lunes, 31 de marzo de 2014

Bale Urdina


                                                                

                                     BALE URDINA
Balea urdina zetazeo espezie bat da. Inoiz ikusiriko animaliarik handiena da, izan ere, 24 eta 27 metro artean neurtzen du eta 120 tonako pisua izan dezake. Hala ere, badaude 30 metro neurtzen eta 170 tona pisatzen duten baleak. Baleek jaiotzean ia 8 metro neurtzen dute eta 2.7000 kiloko pisua izaten dute. Baleen hegalak 3 edo 4 metrokoak izaten dira.

Ugaztun honen gorputzaren forma luzea eta liraina da. Hau gris urdinxka kolorekoa da eta behealdea argiagoa dauka.
 
Baleak bi edo hiru urtetik behin ugaltzen dira normalean, negu aldera, eta laurogei urte irauten dute bizirik gutxi gora behera. XX. menderarte balea urdina ozeano guztietan ikus zezakeen, baina denboran zehar hauen kopurua gutxituz joan zen da ehizagatik. Gaur egun 5.000 eta 12.000  banako besterik ez dira geratzen, lehen 239.000 egonik. Hala ere, kopurua handiagotzen hasi da ehizaren kontrako legea ezarri zutenetik. Baina balea urdinak desagertzeko arriskuan daude oraindik.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Adventure Time - Jake 3Adventure Time - Jake 3