Greenpeace ingurumena babestu nahi duen nazioarteko erakundea da,
Vancouveren
(Kanada)1971n sortu zena.
Gaur egun mundu osoan 42 bulego ditu eta Amsterdamen egoitza duen Greenpeace Internationalek koordinatzen ditu guzti horiek. Diru-sarrerak mundu osoko 2.8 miloi bazkideengandik zein GKEetarako diru-laguntzengatik eskuratzen ditu. Greenpeacek ez du onartzen gobernuek edo enpresek emandako dirurik.
WORLD WILDLIFE FUND FOR NATURE
Munduko Natura Funtsa edo Naturarentzako
Mundu Funtsa (ingelesez: World Wildlife Fund for Nature edo WWF)
nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, ingurumenaren
kontserbazioari, ikerlanei eta oneratzeari buruzko gaietan lanean diharduena.
Lehen, Basa Bizitzaren Mundu Funtsa
(ingelesez:
World Wildlife Fund)
zuen izena, eta horixe du oraindik ere izen ofiziala Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan.
Munduko erakunde kontserbazionista beregain handiena da, bost milioi bazkide
baino gehiago baititu mundu osoan. Munduko 90 estatutan lan
egiten du, kontserbaziorako eta ingurumenerako 1300 bat proiektu aurrera
eramateko.
Irabazteko
asmorik gabeko erakundea izaki, bere diru sarreren % 60 inguru
lortzen ditu gizabanakoen dohaintzetatik. Diru sarreren % 45 datozkio
Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma
Batutik eta Herbehereetatik.


No hay comentarios:
Publicar un comentario